Albistea entzun

Lankidetza hitzarmena sinatu dute Goienerrek eta BERRIAk

Martinez eta Arregi, atzo, BERRIAko egoitzaren aurrean.
Martinez eta Arregi, atzo, BERRIAko egoitzaren aurrean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko abenduak 1

ANDOAIN. Erika Martinez Lizarraga Goienerreko ordezkariak eta Iban Arregi BERRIA Taldeko kontseilari ordezkariak hitzarmen bat sinatu dute. Akordioan jaso dutenez, zenbait printzipio konpartitzen dituzte bi proiektuek: lehenik, «harreman ekonomikoetan tokian tokiko eta bide laburreko interakzioak garatu eta sustatzea». Bigarrenik, pertsona erdigunean jartzen duen ekonomia ereduaren alde egiten dute. Hirugarrenik, ingurumenaren ikuspegitik, kontsumo, merkataritza eta ekoizpen prozesu jasangarriak sustatzearen alde daude. Horrenbestez, BERRIAk interesgarria deritzo Goienerrek trantsizio energetikoaren bidea nola urratzen duen, energia berriztagarrien alde egiten duelako eta irabazi asmorik gabeko kooperatiba gardena delako. Bestalde, Goienerrek nabarmendu du BERRIAk euskaraz eta Euskal Herrirako egiten duen kazetaritza, eta balioen artean ingurumenarekiko zaintza eta ardura izatea.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Basauriko festetako barraken gunea, atzo. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Basauriko festetan sexu eraso bat izan dela salatu dute

Berria

Herriko udalak eta asanblada feministak sexu erasoa gaitzetsi dute. Gaur elkarretaratzea egingo dute, Pinceles plazan.

 ©IDOIA ZABALETA/ FOKU

«Adingabeen aurkako biolentzia eragotzi behar da kirolean ere»

Isabel Jaurena

Pisuaren inguruko presioa egitea edo okerrago jokatzen duen taldekidea kanpoan uztea: halako indarkeria egoerak pairatzen dituzte umeek kiroletan. Trebakuntza eman diete begiraleei.
Eskubide Sozialen Kartak deitutako protesta, maiatzean. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Trantsizio ekosozialari buruz hausnartuko dute eragileek gaur Ozaetan

Olatz Silva Rodrigo

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak 'Su txikien itsasoa' topaketak antolatu ditu. 35 taldetako ehun herritar baino gehiago bilduko dira
Patrice Laniesen hilketa salatzeko elkarretaratzea, Baionan ©Guillaume Fauveau

Baionako bestetako hilketagatik atxilotutako zazpiak akusaziopean jarri dituzte

Ekhi Erremundegi Beloki

Atzo deklaratu zuten kasua ikertzen ari den instrukzio epailearen aitzinean. Horietako bost preso sartu dituzte «nahitarako giza hilketa» leporatuta. Baionako prokuradoreak jakinarazi du epailearen ikerketarekin segituko dutela, bakoitzaren inplikazioa argitzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.