Azpiazuk dioenez, oposizioak ez du negoziatu nahi izan

2022ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
GASTEIZ. «Zoritxarrez, horrela dago politika», esan du Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuak, aurrekontuen inguruko negoziazioak aztertzen hasi denean. Oposizioa ez du ikusi «benetan» negoziatzeko prest, «alderdi bakar bat ere ez». 2023ko aurrekontuak EAJk eta PSE-EEk osatzen duten legebiltzarreko gehiengoari esker aterako dira aurrera, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk negoziazioak bukatutzat eman ondoren.

Badirudi PP-C's taldeak ere ez duela babesik emango, talde horrek erreforma fiskal baten gaia eskatu eta gero. «Fiskalitatean ez gara sartuko. Urtarrilean hausnarketarekin hasiko gara. Alderdi guztiek dakite baldintza horren berri».

EH Bilduk asteon azaldu du «eztabaidatzen hastea baizik» ez duela eskatu, eta gobernuarentzat erraza zela haien eskaera hori betetzea, baina Azpiazuk oso argi markatu du muga: fiskalitatearen txanda ez da orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.