Navarra Sumak programa «irekia» aurkeztuko du

Javier Esparza, atzo. IÑIGO URIZ / FOKU.
2019ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Navarra Sumak hauteskunde programa «zentzuduna, errealista eta irekia» aurkeztuko du maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeetarako. Javier Esparza UPNko presidente eta Navarra Sumako zerrendaburuak atzo aurkeztu zuen programa, eta, besteak beste, egungo hizkuntza politika eta Skolae hezkuntza programa bertan behera uzteko asmoa adierazi zuen: «Euskara hizkuntza bat da, kultura. Ezin da izan administrazioan lan egiteko txartel bat». Gainera, «azken 50 urteetan gertatutakoaren egia» ezagutzeko «eskubidea» defendatu zuen: «Memoria, duintasuna eta egia eskatzen dugu terrorismoaren biktimentzat».

Beste neurri batzuen artean, Esparzak azaldu zuen «klase ertainei eta eta langile klaseari» zergak murrizteko asmoa zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.