Albistea entzun

Maria Josephe Mialocq Arbonako auzapez berriro

Bozak berriz egin dituzte, Frantziako Estatu Kontseiluak Beñat Arlaren zerrendaren helegitea ontzat jo zuelako
Arbonako auzapez hautatu dute berriz ere Mialocq.
Arbonako auzapez hautatu dute berriz ere Mialocq. BOB EDME Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko uztailak 20

ARBONA. Marie-Josephe Mialocq izango da aurrerantzean ere Arbonako (Lapurdi) auzapez. Herriko bozak izan dituzte igandean han; 704 boto eskuratu ditu orain arteko auzapezak, eta 601, berriz, Beñat Arla buru zuen Hats Berri Bat Arbonari zerrendak. Ezkerreko abertzaleek parte hartzen zuten zerrenda horretan. Iaz baino jende gehiago joan da bozkatzera.

Urte bat pasa iraun duen justizia prozedura baten ondotik, 2020ko martxoaren 15ean iragan ziren bozak bertan behera utzi zituen Frantziako Estatu Kontseiluak, iragan maiatzaren 31n, «bozkaren zintzotasuna faltsutua» izan zelako. Azken asteetan, auzapezaren taldea kargutik kendu zuen Baionako suprefeturak, eta administrazioko hiru agente izendatu zituen egunerokoa kudeatzeko.

2020ko martxoan, Mialocqen zerrenda gailendu zen, 530 boz eskuratuta. Arlaren zerrendak 416 boz eskuratu zituen emaileen %44, baina auzapezak baliogabetzat jo zituen, boto paperetan ez zelako zehaztua Zigor Goieaskoetxea zerrendakidea espainiar nazionalitatekoa dela.

Hori ikusirik, helegitea ezarri zuten Arlaren zerrendakoek, eta arrazoia eman diete azkenean auzitegiek, bozak berriz egitera behartuz.

Ezarri nahi izan zuen tranpan erori zen auzapeza, Goieaskoetxearen ustez: «Beldur zen ez zituela hauteskundeak irabaziko, eta beldurrak bultzaturik hartu ditu sobera deblauki erabakiak. Nahi izan gaitu tranpa batean sartu, eta, azkenean, bera erori da», adierazi zion Ipar Euskal Herriko Hitza-ri.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Iruñeko zezen plaza, uztailaren 14ko arratsean. ©Iñigo Uriz, FOKU

Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñean, Mutilzarra peñaren salaketaren harira

Uxue Rey Gorraiz

Uztailaren 14an Iruñeko zezen plazan izandako istiluekin dute lotura atxiloketek. Mutilzarraren arabera, hainbat pertsonak eraso egin zieten peñako zenbait kideri. Gorroto delitua egotzi diete arrastatuei.

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Torturak erabat baldintzatu du ihes egiteko erabakia»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

1960tik gaur egun arte arrazoi politikoengatik ihesean bizi izan diren euskal herritarren historiak bildu dituzte Doraik eta Pratek 'Bestaldean' liburuan. Nabarmendu dute askotarikoak direla bildutako bizipenak.
Foro Sozialaren agerraldi bat, uztailean. ©Monika del Valle / Foku

Foro Sozialak «etsigarritzat» jo du Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko proposamena

Iosu Alberdi

Kritikatu du aurreproiektuak biktimen «birbiktimizazioan» sakontzen duela. Moncloari eskatu dio inbestidurako blokearekin akordioak lortzeko

Foro Sozialaren agerraldi bat, uztailean. ©Monika del Valle / Foku

Foro Sozialak «etsigarritzat» jo du Informazio Klasifikatuen Lege Aurreproiektua

Iosu Alberdi

Nazioarteko zuzenbidean oinarritutako lege bat adosteko eskatu die inbestidurako blokeko indarrei.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.