Bi pertsona atxilotu dituzte Bilbon, emakumeen sexu esplotazioa leporatuta

2019ko urriaren 19a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BILBO. Bi emakume atxilotu dituzte Bilbon, andreen sexu esplotazioa leporatuta. Atzo eman zuten atxiloketaren berri, baina Espainiako Poliziak duela aste batzuk egin zuen operazioa. Prostituitzera behartutako emakume batek eginiko salaketa batengatik abiatu zuten ikerketa. Bilboko bi prostituzio etxe erregistratu zituzten. Kolonbiatik eta Venezuelatik Euskal Herrira etortzen laguntzen zieten andreei, eta sexu harremanak izatera behartzen zituzten bidaiako zorrak ordaintzeko.
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA