Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak. Osasun Saila

Alokairua Arriolaren lehentasun

2022ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak 754,4 milioi euroko aurrekontua izango du, 2022an baino %33,7 gehiago. Horietatik, 322,3 milioi etxebizitza arlorako izango dira, eta 467,2 milioi garraioetarako. Lurralde plangintzak izango du aurrekonturik apalena, 42,2 milioi euro.

Etxebizitzaren arloan, alokairua sustatzea izango du lehentasunetako bat. Alokairuko etxebizitzen parkea handitu eta alokairua ordaintzeko laguntzak sustatu nahi ditu Jaurlaritzak. Garraioen arloan, berriz, «trenbide azpiegitura hobetu, hiri garraioko eskaintza handitu eta AHT abiadura handiko trenaren lanak osatu» nahi dituzte, Iñaki Arriola sailburuak azaldu duenez.

Euskotrenek 105 milioi euroko aurrekontua izango du, eta 155 milioi erabiliko dira trenbide sarean hobekuntzak egiteko. Tranbiek, berriz, 4,3 milioi euro izango dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.