Osakidetzako osagarrien alde egin du Gorenak

2019ko martxoaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Karrera profesionalaren araberako soldata osagarriak jasotzen dituzte Osakidetzako beharginek; egindako lanaren araberako balorazioa eta trebakuntza hartzen dizkiete kontuan, mailaka. Horrek soldata hobetzeko era ematen die. «Gutxien jasotzen duenak 200 euro inguruko jasoko ditu; gehien, 500 inguru», azaldu du ELAko Esther Saavedrak. Sindikatua aspalditxotik ari da salatzen 2011tik etenda dauzkatela osagarri horiek. Baina «aurrerapauso» handia jakinarazi zuten atzo: izan ere, azaldu zuten Espainiako Auzitegi Gorenak ez du tramiterako onartu Osakidetzak aurkeztutako helegite bat. EAE Auzitegi Nagusiak iragan maiatzean sindikatuari «arrazoia» emanez ebatzitako epaiaren kontra Gorenean egin ezinik utzi du horrek Osakidetza. ELAko kideak onartu du EAEko epaitegian osasun zerbitzuek jarri zuten helegitea geratzen dela oraindik argitzeko, baina baikor daude. Haien kalkuluen arabera, 7.000 behargini pagatu behar dizkiote osagarriak, eta dagozkien atzerapenak. Ehun milioi euro inguru behar dira horretarako. Urteotan egin gabe geratu diren deialdien ondorioz, halaber, hainbat langile osagarririk kobratu gabe daudela esan dute. Orotara, 250 milioi euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.