«Mugaz gaindiko» Larrun ikastetxea inauguratu dute Urkulluk eta Roussetek
 
    
    DONOSTIA. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk eta Akitania Berriko presidente Alain Roussetek Larrun ikastetxea inauguratu dute, Donostian. Eusko Jaurlaritzaren arabera, «Euskadiko mugaz gaindiko lehen ikastetxea» da, eta bat egiten du euroeskualdearen «idealekin». Zentroak euskarazko eta frantsesezko murgiltze eredua eskaintzen du, oraingoz, haur hezkuntzako ikasleentzat. 2020-2021eko ikasturtean ireki zuten, eta 75 ikasle ditu gaur egun.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            