Ruiz de Eginok eta Alavak ikertu gisa deklaratuko dute

2020ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Gasteizko 3. instrukzio epaitegiko magistratuakIker Ruiz de Egino EAko eleduna eta Mariano Alava Antolamendu idazkaria ikertu gisa deklaratzera deitu ditu urtarrilaren 19rako. Sektore kritikoak bidalitako oharraren arabera, dokumentuak faltsutu eta nortasuna ordezkatu izanaren zantzuak antzeman ditu epaileak. Uztailaren 15ean Gasteizko lehen auzialdiko epaitegiak arrazoi eman zion Eba Blancori, eta, horretarako, Alavak sinatutako ziurtagiri bat funtsezkoa izan zen. Orain ikertu nahi dute ea datu basea modu desegokian erabili izana ezkutatu ote zen eta zuzendaritzaren akta bat faltsutu ote zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.