Pintaketak egin dituzte EAJren eta PSE-EEren zenbait egoitzatan

Pintaketak, Bizkaiko batzokietako batean. EAJ.
2020ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
BILBO. EAJk Bizkaiko Uribe Kosta eskualdean dituen hiru batzokitan pintaketak egin dituzte: Berangokoan, Getxo Zaharrekoan eta Algortakoan (Getxo). Eskualde horretan PSE-EEk Sopelan duen egoitzan ere molde bereko pintaketak egin dituzte. Joan den astelehen gauean gauza bera gertatu zen PSE-EEk Portugaleten (Bizkaia) duen egoitzan. Besteak beste, Patxi Ruiz presoaren egoera salatzen dute pintaketa horiek. Lau egun daramatza gose eta egarri greban, medikuaren bisitarik gabe. Hainbat presok erakutsi diote elkartasuna, eta gutxienez zortzi herritar gose greban hasi dira Ezkerraldean eta Ondarroan (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.