Albistea entzun

Itun bat 2036an 50.000 alokairu eskuragarri izateko

Berria -

2022ko abenduak 1

BILBO. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak bultzatuta, itun bat izenpetu zuten atzo Bilbon: Etxebizitzaren Aldeko Itun Soziala 2022-2036. Iñaki Arriola sailburuak nabarmendu zuen aurreko akordioa baino «atxikimendu gehiagorekin» hitzartu dutela itun hori; hain zuzen ere, 88 erakunderen sostengua du. Lau helburu kuantitatibo ezarri dituzte hitzarmenean 2036rako, baita lehentasunezko sei jarduera ildo ere. Horien artean, nabarmendu behar da 2036. urterako Araba, Bizkai eta Gipuzkoako etxebizitza nagusien

% 5ek alokairu eskuragarria izatea; tankera horretako bizitokien eskaintza orduan 50.000 etxebizitzakoa izatea da jomuga. Halaber, babes publikoko etxebizitza parke iraunkorra etxebizitza nagusien % 12ra igotzeko helburua ere jarri dute. Beste jarduera eremu batean, hauxe helburua: hamabost urteko epean urtean eraikinen %3 birgaitzea. Bada aldea: gaur egun % 1,5 birgaitzen dira.

Eusko Jaurlaritzako iturriek nabarmendu dute hitzarmenaren helburuak lortze aldera bideratutako inplikazioa eta lankidetza «publikoa, pribatua eta soziala» izan direla.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Lezetxikiren Lagunak taldekoek ateratako argazki batzuk, Lezetxikoko galeria suntsituan. ©LEZETXIKIREN LAGUNAK

AHTaren tunel batek Lezetxikin kalteak egin dituela salatu dute

Xabier Martin

Aztarnategi baliotsuaren gertuko galeria bat suntsitu du tunelak, espeleologo batzuek dokumentatu dutenez. Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak topatu dituzten lekua da Arrasateko koba
Osasun langile bat, atzo, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioaren kanpoaldean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Osasunbideko gehiengo sindikalak grebara joko du, Sindikatu Medikotik bereiz

Ion Orzaiz

LAB, SAE, UGT, ELA, Afapna eta CCOOk hilaren 15erako egin dute deialdia. «Osasun publikoaren kalitatea eta lan baldintzak» hobetzea daukate xedetzat. Negoziazioa gobernuaren eta Sindikatu Medikoaren artean egin izana salatu dute
Bidaiari batzuk, Donostiako autobus geltokian. ©GOTZON ARANBURU / FOKU

Ibilbide luzeko autobusak doakoak dira jada ohiko bidaiarientzat Hegoaldean

Jone Arruabarrena

Berme bat ordaindu beharko da, eta gutxieneko bidaia kopuru bat egin
Euskal Herriko mugimendu feministaren agerraldia, atzo, Gasteizen. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Zaintza sistema «eraldatzeko» mobilizatuko da mugimendu feminista

Edurne Begiristain

Lehen mugarria Martxoaren 8an ezarriko du Euskal Herriko mugimendu feministak. Zaintza «erantzukizun soziala» bilakatzea izango du helburu borroka dinamikak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.