Gazte Sozialisten Topagunera deitu dute ekainerako

2019ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
AZPEITIA. Ikasle Abertzaleek eta Gazte Koordinadora Sozialistak Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea egingo dute ekainaren 12tik 16ra bitartean, Azpeitian (Gipuzkoa). Atzo aurkeztu zuten egitasmoa 50 gazte inguruk. Iraultzaren sugarra hauspotzen leloa jarri diote, eta antolatzaileek nabarmendu dute «sozialismoaren defentsa» egiten dutenek «batera jarduteak duen garrantzia eta beharrezkotasuna mahaigaineratu» nahi izan dituztela: «Argi ikusten dugu sistemak gazteon grina iraultzaile guztia blokeatu eta bere bizi formetan barneratu nahi duela». Horren aurrean, uste dute «prozesu sozialistara lerrokatuko diren gazte borrokalari eta konprometituak eraikitzen jarraitu» behar dutela.

Bost eguneko egitaraua prestatu dute IAk eta GKSk, eta, horietan «lan egunek zentralitatea» izango duten arren, «komunitatea indartzeko eta aisialdirako momentuak» ere antolatu dituzte. Alde horretatik, eskaintza kultural «askotarikoa» iragarri dute, urtean eginiko lana eta egun horietakoa ospatzeko. Besteak beste, kontzertuak eta bertso saioak egingo dituzte egun horietan.

Aitzitik, beharrezkotzat jo dute «jaialdi kapitalistaren ospakizun eredu hutsala alboratzea, ospakizun abstraktua ezer ospatzeko ez dugun ospakizuna delako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.