KES kezkatuta agertu da hizkuntza eskakizunekin

Jaurlaritzaren Enplegu Publikoaren lege aurreproiektuaz txosten bat egin du Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak

Berria -

2018ko abuztuak 4

BILBO. KES Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak «egokitzat» jo du Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Publikoaren lege aurreproiektua, baina «kezka» adierazi du hizkuntza eskakizunen inguruan. Legearen inguruko txosten bat egin du, eta adierazi du «arretaz» aztertu behar dela euskara eskakizunen eta normalizaio planen auzia; 2015ean ere iritzi bera agertu zuen. KESen ustez, «eskatutako hizkuntza profila egiaztatu ezin duten langileen ibilbide profesionalean ondorioak» izan ditzakete euskara administrazioan normalizatzeko neurriek: «Helburua da barne sustapena ez blokeatzea». Ildo horretan, 45 urte gainditzen dituzten funtzionarioak euskara maila egiaztatzetik salbuestea proposatu du KESek.

Bestalde, administrazioko langileen artean dagoen behin-behinekotasunarekin ere kezka adierazi du: «Nekez justifikatu daitekeen anomalia bat da». Era berean, berdintasun planei buruzko xedapena aurreproiektutik desagertu izana gaitzetsi du; «ezinbestekotzat» jo du alor hori berreskuratzea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Antigeno testak, Erriberriko baheketan. ©Iñigo Uriz, FOKU

Positiboen ehunekoak %10en langa gainditu du Nafarroan

Uxue Rey Gorraiz

Osasunbideak eta Osakidetzak beste 847 kasu atzeman dituzte igandean Hego Euskal Herrian. Egun bakarrean egindako proben %8,8k eman dute positibo; Nafarroan, zehazki, %11,7 da positibo tasa. 112 lagun daude Hegoaldeko ZIUetan: abenduaren 21etik izan den daturik makurrena da.

'Proiektatu Iñigoren aurpegia eraikinetan' ekimena, heriotzaren 8. urteurrenean. ©Aritz Loiola / Foku

'Cabacas auziko' ebazpena berretsi du Gorenak

Berria

Auzitegiak ez du arrazoirik ikusi aurkeztutako helegiteak onartzeko, eta ontzat jo du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak jarritako zigorra. Gaineratu du epaiketak berme guztiak izan zituela, ikerketak «partzialki huts egin» arren.

Erizain bat, Pfizerren txertoa jartzen. ©EFE

Txertoen erdiekin iritsi da Pfizerren asteroko bidalketa Hego Euskal Herrira

Ion Orzaiz

Eztabaida piztu da ordezkari politikoen artean, dosien banaketa dela eta

Espeleologo taldeko kide bat, topatu duten atzapar marketako batzuen ondoan. ©Ades espeleologia taldea

Erpe markak eta giza garezur bat topatu dituzte Amorotoko kobazulo batean

Edu Lartzanguren

Gernikako Ades taldeak orain arte ezagutzen ez zen harpe bat aurkitu eta esploratu du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.