Gipuzkoan EAJ nagusi, aldundiaren inkestaren arabera
DONOSTIA. Datorren urteko foru hauteskundeetan EAJ izango da lehen indarra Gipuzkoan, Foru Aldundiak atzo argitaratutako soziometroaren arabera. Jeltzaleek botoen %37 eskuratuko lituzkete, 2019an lortu zituztenak baino 1,1 puntu gehiago. Horrekin, 21 batzarkide izango lituzkete. Neurketaren arabera, EH Bildu bigarren izango da, eta goranzko joeran hura ere: %33,2 boto erdietsiko lituzke, duela hiru urte baino 1,3 puntu gehiago. Horrela, hemeretzi batzarkide izango lituzke: egun dituenak baino bi gehiago eta EAJrentzat iragarritakoak baino bi gutxiago.
PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk, ordea, 2019ko bozetan baino ordezkaritza apalagoa izango dute, soziometroaren arabera; sozialistek bi ordezkari galduko lituzkete, bederatzitik zazpira jaitsita, eta Elkarrekin Podemos-IUk egungoak baino bat gutxiago lituzke: hiru. PPren eta Voxen artean, berriz, ez legoke aldaketarik; popularrek eutsi egingo liokete orain duten batzarkide bakarrari, eta Vox ordezkaritzarik gabe egongo litzateke berriro.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.