Diskriminazioaren aurkako urratsak eskatu dituzte

Txostenaren aurkezpena, atzo. BERRIA.
2023ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
BILBO. EAEko Arartekoak Diskriminazioa eta diskriminazioaren aurkako politika publikoak EAEn azterlana aurkeztu zuen atzo, Bilbon. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan esparru horretan atzemandako gabezien artean, hauek jaso ditu txostenean: diskriminazioaren aurkako arloan behar bezala jantzitako erakunde independente baten falta; sare sozialetan diskriminazioa, aurreiritziak eta estereotipoak agertzea; eta gorroto diskurtsoaren aurkako borrokan eta berdintasunari eta diskriminazioari buruzko datuak bildu eta aztertzeko lanetan gabeziak egotea. Halaber, tratu berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko lege bat prestatzea lehentasunezkoa dela dio testuak. Alde horretatik, Manuel Lezertua arartekoak lege horren garrantzia azpimarratu zuen, baina aitortu zuen «zaila» izango dela legealdia amaitu aurretik onartzea. Horrez gain, diskriminazioaren aurkako borroka ardatz gisa hartuko duten plangintza tresnak eta estrategiak egitea galdegin zuen arartekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.