Torturatuei babesa eman diete udalek Nafarroan

2023ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Nafarroako Torturatuen Sareak jakinarazi duenez, 64 mozio erregistratu dituzte Nafarroako beste hainbeste udalek torturatuak izan direnak aitortzeko, eta datozen egunetan beste hogei udalerritan aztertuko dituzte. Elkarteak jakinarazi du Nafarroako 101 udalerritan aurkeztu dituztela torturatuak aitortzeko ekinbideak, eta bakarrik bitan bota dituztela atzera. «Oso balorazio positiboa egiten dugu; Nafarroako Parlamentuan txostena aurkeztu zuenean Kriminologiaren Euskal Institutuak esan zuenez, praktika horren negazionismoa iragana da, eta erakundeak ere egoera hori gainditzearen alde daude», adierazi du Nafarroako Torturatuen Sareak. Torturaren errealitatea «etorkizunera begira landu beharreko edukia da», haren arabera, «memoria inklusibo baten esparruan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.