'Geo Barents' ontziak Palermon porturatuko ditu 367 migratzaileak

2021eko urriaren 28a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ERROMA. Joan den larunbatetik portu seguru batean sartzeko zain zegoen Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak kudeatzen duen Geo Barents itsasontzia. Orotara, 367 migratzaile daramatza ontziak, eta atzo jaso zuen Palermon porturatzeko baimena. Itsasontziko arduradunek aukera baliatu zuten gogorarazteko soilik gobernuz kanpoko erakundeak ari direla erreskateak egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.