Hauteskundeen aurrerapena, mahai gainean

2020ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak asteroko batzarra egin zuen atzo, eta, ondorengo agerraldian, Josu Erkoreka bozeramaileak jakinarazi zuen Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak hautes- kundeak aurreratzeko aukera jarri zuela mahai gainean. Jaurlaritzaren Legearen 50. artikuluaren arabera, lehendakariari dagokio «bere kabuz eta Jaurlaritzak aztertu ondoren» erabakitzea noiz desegin Eusko Legebiltzarra eta noiz egin bozak. Hortaz, prozedura horretan emandako pauso bat izan liteke atzokoa, baina hori ez zuen argitu Erkorekak: «Gaurko [atzoko] gogoeta deliberazio hori den edo ez den, lehendakariak erabakiko du». Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuak ere ez zuen xehetasunik eman sailburuek erantzundakoaz, argudiatuta gobernu kontseiluko gogoetak «sekretuak» direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.