Gorrotxategik interes falta leporatu dio EAJri

2022ko uztailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Elkarrekin Podemos-IUko eledun Miren Gorrotxategik uste du Eusko Legebiltzarrean ez dagoela Autogobernu Lantaldea suspertzeko moduko «girorik». Ganbera hartan egindako prentsaurrekoan, Gorrotxategik azaldu zuen EP-IU prest dagoela bide horretan urratsak egiteko, baina EAJren adierazpenak «su artifizialekin» alderatu zituen: «Bere esku dago lantaldea nahi duenean suspertzea, eta, ez badu egiten,ez du egiten ez duelako nahi».

Eledunak urte politikoaren balantzea egiteko baliatu zuen agerraldia, baina gobernuko presidenteorde eta Lan ministro Yolanda Diazek abiatutako Sumar —euskaraz, Gehitu— proiektuaz ere hitz egin zuen. «Ezkerreko indar politikoen arteko aliantzak» ezartzeaz gainera ere zerbait egin dezakeela uste du Gorrotxategik.

Inkestek koalizioarentzat iragartzen duten beherakadaz, berriz, azaldu zuen politikarekiko urruntzea orokorra dela herritarren artean, eta alderdi guztiei eragiten diela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.