Albistea entzun

Gehitu elkarteak «benetako» berdintasun lege bat eskatu du

Gorroto delituak Euskal Herrian %46 ugaritu direla salatu du, eta neurriak hartzeko dei egin die erakundeei

Berria -

2022ko ekainak 25

DONOSTIA. LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna dela eta, Gehitu Euskal Herriko Lesbiana, Gay Trans Bisexual eta Intersexualen Elkarteak ere salatu du sexu orientazioarekin edo genero identitatearekin lotutako gorroto delituak Euskal Herrian % 46 areagotu direla. Elkartearen arabera, erakundeek zuzeneko erantzukizuna daukate horretan: «Zuzenbide Estatua huts egiten ari da LGTBI pertsonen oinarrizko eskubideak babesteko garaian. Bizitzeko, osotasun fisiko eta moralerako eta askatasunerako eskubidea ez daude bermatuta». Gaineratu dute urraketa hori areagotu egiten dela transen eta «genero identitate edo adierazpen ez normatiboa» dutenen kasuan. Hori horrela, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote «benetako berdintasun legearen proiektua» onartzeko, eta erakundeei, administrazio publikoari eta Fiskaltzari LGTBI komunitatearen aurkako gorroto delituen aurkako tresnak hobetzeko. Azkenik, erakunde eta administrazioi publiko guztiak deitu dituzte ekainaren 28rako, «LGTBI pertsonen eskubideak defendatzearen aldeko konpromisoa» adieraz dezaten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Hondartzetako dutxetako ura guztiz moztu dute Urdaibain, lehorte garaian ura aurrezteko; irudian, Sukarrieta hondartza, atzo. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Urdaibai, ur premian

Iraia Vieira Gil

Aurtengo beroaldiek lehortea eragin dute, eta ur mozketak indarrean dira jada leku batzuetan. Urdaibain, herritarrek neurriak nabaritu dituzte: besteak beste, hondartzetako dutxetako hornidura moztu dute, eta gauez etxeko uraren presioa ere murriztu dute. Gainera, Bermeora ura itsasontziz garraiatzen hasi dira.
Industriaren efizientzia energetikorako foroa sortzeko eskatu du Txibitek

Industriaren efizientzia energetikorako foroa sortzeko eskatu du Txibitek

Iñaut Matauko Rada

Madrilek hartutako neurri energetikoak babestu ditu lehendakariak. Nafarroako Gobernuak ekarpenak egingo dituela iragarri du
40 bat jende ausiki zituen atzo oraindik identifikatu ez den arrain batek, Hendaiako hondartzan. ©Isabelle Miquerestorena

40 bat jende ausikiak izan dira Hendaiako uretan

Leire Casamajou Elkegarai

Oraindik segurtasunik ez da, baina uste dute balezta arrainak eragin dituela zauriak, eta baliteke zerikusia izatea itsasoko uraren tenperaturaren igoerarekin.

La Secako plaza (Valladolid, Espainia). ©La Secako Udala.

Bilboko bizilagun bat hil da entzierro batean, Valladoliden

Berria

Gizonezkoak lepoan jaso du adarkada, Valladolideko La Seca herrian (Gaztela eta Leon, Espainia).

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...