Hogei dira jada Osakidetzaren auzian ikertuak

2021eko irailaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Osakidetzan 2016-2017an egindako lan eskaintza publikoaren iruzurraren auzia ikertzen duen epaileak beste bederatzi lagun inputatu ditu; beraz, dagoeneko hogei herritar daude inputatuta. Gasteizko 2. Instrukzio Epaitegiko epaileak 2022ko urtarrilera arte luzatuko du ikerketa, eta ESK sindikatuak esan du onuragarria dela: «Sakonki behatuko dugu dena; epaileak ez zituen onartu eskaera batzuk, eta horren aurrean errekurtsoa aurkeztu daiteke».

LABek, berriz, eskatu zuen Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia eta Maria Jesus Mujika Osakidetzako zuzendari nagusi ohia ere auzipetzeko «asmo bidegabeetarako elkartzearen» delituagatik, baina aukera hori baztertu du epaileak. Hori dela eta, sindikatuak iragarri du errekurtsoa aurkeztuko diola epailearen autoari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.