Koronabirusa

Itxasok militarren zerbitzua eskaini die udalerriei

2020ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Espainiako militarrak Euskal Herrian dira joan den asteaz geroztik, koronabirusak eragindako alerta egoera dela eta; «instalazioak desinfektatzeko eta jendea pilatzea eragozteko» bidali ditu Espainiako Gobernuak. Armadak bere gain hartu du, besteak beste, Loiuko aireportua (Bizkaia) desinfektatzeko lana, aireportuak berak hala eskatuta. Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak gutun bat bidali die Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako alkateei, eta eskatu die haiek ere jar daitezela harremanetan berarekin, armadak beren herrietako tokiren bat desinfektatzea nahi badute.

Itxasok azaldu die ezen, Espainiako armada «baliabide eta gaitasun bereziak dituen zerbitzu publiko bat» denez gero, udalen «zerbitzuan» egon behar duela egungo egoeran, udalak baitira, haren esanetan, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak, eta herritarren «presioari eta aparteko eskakizunei» aurre egiten dietenak.

Hain justu,EH Bilduk ere militarren esku hartzea izan du hizpide; Nafarroako Gobernuari eskatu dio «baliabide propioak» erabili ditzala eraikinak desinfektatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.