Sarek etorkizuneko erronkak finkatu ditu Donostian

Igandeko ekitaldia. BERRIA.
2019ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Sare Herritarrak bost urte bete ditu, eta orain arteko ibilbidearen balorazioa egin zuen herenegun, politika, sindikalgintza, kultura eta beste hainbat eremutako herritarrekin batera, Miramonen. «Urrats bat aurrera» emateko garaia dela azpimarratu zuten bertan: «Sufrimendurik, biktima gehiagorik eta euskal preso eta iheslaririk gabe, elkarbizitza eta bakea oinarri dituen jendarte bat eraikitzearekin amesten dugu guk». Eta egoera hori errealitate bihurtzea da Sarek bere buruari jarri dion helburua: «Auzi hau, behin betiko konpondu behar dugu, gertatutako oro errepika ez dadin bermeak ezarri eta herri hau normalizazio egoera batera eraman. Ildo horretan, lanerako bi ardatz jorratuko dituzte: euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurrien amaiera bultzatzeko ekintzak, eta bizikidetza sustatzeko jarduerak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.