Etxebarrietaren aldeko ekitaldiak, bertan behera

2021eko ekainaren 5a
00:00
Entzun
BILBO. Egiari Zor fundazioak bertan behera utzi ditu Txabi Etxebarrieta gogoratzeko atzo Bilbon egitekoa zen hitzaldia eta biharko Derioko hilerrian antolatua zuen ekitaldia. «Jasandako erasoen aurrean», ekitaldiak ez egitea erabaki du Egiari Zor-ek, baina salatu du «estatuaren biolentzia» jasan duten biktimek «baztertuta jarraitzen» dutela: «Memoriarako eskubidea ukatzen zaigu. Gure senitartekoen heriotzen egia argitara emateko eskubidea ukatzen zaigu». Agerraldi batera deitu du biharko.
Dignidad y Justicia elkarteak auzitara jo zuen ekitaldiak debekatzeko, argudiatuta «terrorismoa goratzeko» delitu bat izan zitekeela horiek egitea, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak baimendu egin zituen. Udalak, ordea, ez zuen baimenik eman atzo hitzaldia egitekoak ziren aretoa erabiltzeko. Etxebarrietak eragin zuen ETAren lehen biktima, Jose Antonio Pardines guardia zibila, 1967ko ekainaren 7an, Francisco Francoren diktaduraren garaian. Egun berean, Guardia Zibilak Etxebarrieta bera hil zuen tiroz, Tolosan (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.