Parisen kurduen hilketak argitzeko eskatu dute

Milaka lagun Parisen, atzo. M. R. / EFE.
2023ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
PARIS. Milaka lagun kalera atera ziren atzo Parisen, kurduen hilketak argitzeko eskatzeko. Duela hamar urte hiru ekintzaile kurdu hil zituzten Frantziako hiriburuan, eta joan den abenduaren 23an beste hiru ere bai.

Manifestariek biktimen argazkiekin egindako afixak eraman zituzten, sei hildakoak «martiri» gisa ageri zituztenak. Abdullah Ocalan PKK Kurdistango Langileen Alderdiko buruzagiaren irudiak ere erakutsi zituzten protesta hartan.

Manifestazioaren antolatzaileen eta manifestazioan parte hartu dutenen ustetan, Turkiako zerbitzu sekretuak daude 2013ko urtarrilaren 9ko gauean gertatu ziren hilketen atzean. Iragan hilabeteko hilketei dagokienez, gizon bat atxilotuta dago, hiltzailea delakoan; behin-behinean dago espetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.