Koronabirusa
Ehunka migratzaile atxilotu dituzte Malaysian, pandemiaren aitzakian
KUALA LUMPUR. COVID-19a ez zabaltzeko argudioa erabilita, paperik gabeko migratzaileen aurkako sarekada bat egin zuen atzo Poliziak. «Migratzaileak ezin dira batetik bestera ibili itxialdia indarrean dagoen bitartean. Gainera, inguru gorri gisa identifikatutakoetatik irteten badira, ezinezkoa izango zaigu haiek aurkitzea», azaldu zuen Malaysiako poliziaburuak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu