Anduezaren ustez, PSE da estatutua babesten duena

2022ko irailaren 25a
00:00
Entzun
ZUMARRAGA. Autogobernuaren inguruko eztabaida ordezkari politikoen ahoetan da egunotan, eta hura hizpide izan zuen atzo ere PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezak, Zumarragan (Gipuzkoa) egindako agerraldian. Iradoki zuen eurak direla Gernikako Estatutua defendatzen duten bakarrak: «Sozialistok urteko 365 egunetan babesten ditugu gure estatutua eta gure autogobernua».

Estatus politiko berriaren inguruko eztabaida, berriz, EAJren eta EH Bilduren arteko «nahaspila» gisa definitu zuen Anduezak. «Bihar Forondan, independentzia oihuak, ziurrenik astelehenean gaia kaxoi batean sartzeko», gehitu zuen, EAJk Arabako herri hartan gaur egingo duen Alderdi Eguneko ekitaldia dela eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.