Errugabetzat jo dute Diallo militante antiarrazista

2021eko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
BAIONA. Baionako Zigor Auzitegiak errugabetzat jo du Miarritzeko (Lapurdi) La Negresse auzoaren izena auzitan jarri zuen Karfa Sira Diallo militante antiarrazista. Abenduan epaitu zuten, 2019ko abuztuan G7koen goi bileraren harira Miarritzeko geltokian antolatu zuen protesta batean bortizki atxilotu ondotik. «Zalaparta» egitea leporatu zion Frantziako Poliziak, eta haien kontra jazartzeagatik auzipetu zuten gero. Prokuradoreak 500 euroko isuna eskatu zuen haren kontra, eta parte zibil gisa jarritako bi polizien abokatuak, 500 euro eta euro bateko kalte-ordainak. Defentsako abokatuek Poliziaren «gezurrak» nabarmendu zituzten, eta Diallo errugabetzeko eskatu. Zigor auzitegiak Diallo errugabe jotzea erabaki du, eta ez ditu onartu parte zibil gisa jarri ziren bi polizien eskaerak.

Orain, bigarren auzia izanen da, Paueko Administrazio Auzitegian. Beltzen trafikoaz eta esklabotzaz oroitzeko Memoires et Partages (Oroimenak eta Partekatzeak) elkarteko zuzendariak auzoaren izen arrazista aldatu nahi ez izatea leporatu dio Miarritzeko auzapezari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.