Eudelek ia hiru milioi euroko aurrekontua izango du

Udalen elkarteak 2018ko ohiko batzar nagusia egin du. Toki Erakundeen Legea nola garatu izan dute aztergai

Eudeleko kideak, atzo, Gasteizen. BERRIA.
2018ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eudel udalen elkarteak 2018ko batzar nagusia egin du Gasteizko Europa jauregian, eta, besteak beste, 2018ari dagokion aurrekontua onartu du: zehazki, 2.958.769 eurokoa izango da, zeregin jakin baterako: «Eudelen funtzioak garatzeko. Eta funtzio horiek dira EAEko udal guztiei aholkularitza teknikoa eta juridikoa eskaintzea eta udal kudeaketari laguntzeko zerbitzuak ematea».

Eudeleko presidente eta Getxoko alkate Imanol Landaren gidaritzapean egin zen atzoko batzarra, eta harekin egon ziren mahaian Jose Antonio Santano Irungo alkatea eta Garazi Lopez de Etxezarreta Errenteriako alkateordea; batzorde eragileko beste kideekin, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Juan Mari Aburto Bilbokoa.

Eudelen jardueraren balantzea egiteko baliatu zuten batzarra, eta «lehentasun» diren gaiei buruz aritzeko. Toki Erakundeen Legea garatzeko formulak izan zituzten aztergai—bi urte dira indarrean jarri zutela—, eta udal txikiei eman beharreko laguntzak sendotzea ere jarri zuten lehentasun gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.