Koronabirusa

Izurrialdian presoen egoera okertu egin dela salatu dute

'SOS Presoak COVID-19' egitasmoak Iruñeko espetxearen kudeaketa kritikatu du txosten batean

Iruñeko kartzelari buruzko dosierraren aurkezpena, atzo, Iruñean. I.U. / FOKU.
2021eko uztailaren 1a
00:00
Entzun

IRUÑEA. Salhaketak, Etxerat-ek eta Sare Herritarrak dosier bat ondu dute izurri garaian Iruñeko espetxean izandako kudeaketaren gaineko hainbat kritika plazaratzeko, SOS Presoak COVID-19 egitasmoan. Ekinbideak joan den urteko apirilean hasi zuen bidea. Haren bidez, hiru taldeek hainbatetan salatu dute pandemiak nabarmen gogortu dituela Iruñeko kartzelan diren presoen baldintzak. Hilabete hauetako guztietako kudeaketa «eskasa» izaten ari dela diote.

Urtebete baino gehiagoko ibilbidea eginda, egitasmoak dosier mardula aurkeztu zuen atzo, Iruñean. Bertan jaso dituzte, besteak beste, orain arte egindako urratsak, gaur egun presoek duten egoeraren gaineko kritikak, eta beste espetxe batzuen egoera eredu hartuta egindako konparazioak.

Adibidez, izurriari zuzenean loturik, salatu dute ateraldien ondoko bakartze aldiak ez direla baldintza egokietan egiten. Halaber, diotenez, komunikazioari dagokionez murrizketa sakonak gertatu dira; izan ere, gaur egun, kristala tartean dutela bakarrik izan ditzakete bisitak. Gainera, gaitzaren kontrako txertoari dagokionez, egitasmoko kideek salatu dute presoei ez zaiela behar adinako argibiderik eman eta irizpideak ez direla izan gainerako herritarrak ziztatzeko orduan izandako berberak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.