Etxerat elkarteak Pili Arzuaga eta Fontso Isasi omendu ditu Laudion
LAUDIO. Pili Arzuaga eta Fontso Isasi 1990eko uztailaren 1an hil ziren, auto istripuz, Maribi Ramila alaba eta laguna ikustera zihoazela, hurrenez hurren. Data hura gogora ekarri eta sakabanaketaren ondorioak salatzeko, elkarretaratzea egin zuen atzo Etxerat-ek, Laudion (Araba). Sakabanaketaren ondorioz hamasei lagun hil direla salatu zuen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu