Eskola jangeletako aldaketak atzeratu ditu Jaurlaritzak

2019ko martxoaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Eskola jangeletan proposatutako aldaketak ez ditu oraingoz martxan jarriko Eusko Jaurlaritzak. Jantokiok kudeatzeko eredua moldatzeko asmoa agertu zuen Hezkuntza Sailak urtarrilean: zerbitzua zuzenean kudeatzeko aukera eman zien guraso elkarteei, eta halako egitasmoak diruz lagunduko zituela iragarri. Eragile zenbait, ordea, aurka agertu dira. EHIGE guraso elkarteak «atzerapausotzat» jo zuen neurria, guraso taldeek halako lanetarako baliabide nahikorik ez dutelakoan, eta sindikatuek ere ez dute gustura hartu, lanpostuez kezkatuta. Oro har, jangelen kudeaketa ikastetxeek hartzeko eskatua zioten eragileek. Gobernua datorren ikasturtean zen aldaketa martxan jartzekoa, baina atzeratzea erabaki du, «eztabaida bultzatzeko», eta eragileek proposamenari ekarpenak egiteko aukera izan dezaten.

Azken egunotan EHIGErekin bildu ostean, Jaurlaritzak erabaki du berriro martxan jartzea eskola jangelei buruzko batzordea, proposatutako aldaketei buruzko eztabaidari heltzeko. Hala ere, gobernua prest agertu da «eskola jangelak kudeatzeko beste proposamenez hausnartzeko eta beren bideragarritasun juridikoa aztertzeko». Egun, lehiaketa publiko bidez kudeatzen dituzte jangela gehienak; eredua aldatzeko urratsa borondatezkoa dela nabarmendu du Jaurlaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.