Presoen gizarteratzea du xede Jaurlaritzak

2021eko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Espetxeen gaineko eskumenen transferentzia sinatu eta biharamunean, Euskadin espetxe eredua ezartzeko oinarriak izeneko dokumentua aurkeztu du Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Gobernu Kontseiluan. Dokumentuan jasoa denez, Jaurlaritzak proposatu du handitu dadila presoak gizarteratzen lagunduko duten ekintzak martxan jartzeko aurrekontua. Preso bakoitzari «banakako laguntza» ematea da helburua.

Gainera, besteak beste, Jaurlaritzak nahi du beharrezkoa izan dadila «argudiatzea» zergatik ez den pausorik ematen erregimen irekirantz. Izan ere, diotenez, erregimen irekiari lehentasuna ematea da asmoa, «ahal den neurrian».

Bestalde, gobernuak proposatu du bost urtera arteko zigorra duten presoek hasieratik izan dezatela hirugarren gradua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.