Herriko bozen bigarren itzulia ekainean izango da, ahal bada

Edouard Philippek lege proiektu bat aurkeztu du. 28 herritan egin beharko dute bigarren itzulia.

2020ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
BAIONA. Martxoaren 15ean iragan zen herriko bozen lehen itzulia, baina igandean egitekoa zen bigarren itzulia atzeratzea erabaki du Frantziako Gobernuak. Antolaketarako baldintzak finkatzeko marko juridikorik ez denez, osasun egoerari lotutako lege proposamen bat aurkeztu zuen asteazkenean Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak, Ministroen Kontseiluarekin bildu ondoan.

Lehen itzulian hautatuak izan direnek karguak hartzen ahalko dituzte, eta datorren astera arteko epea dute herriko kontseilua osatzeko —publikorik gabe, segurtasun neurriak direla eta—. Ipar Euskal Herriko 160 herrietarik 132 daude kasu horretan; horiek ez dute beharko, beraz, bigarren itzulirik.Gainerako 28 herrietan, zalantza gehiago agertu dira. Bigarren itzulia ekainean izanen dela iragarri du Philippek, «baldin eta osasun egoerak» ahalbidetzen badu. Maiatz erditsu arteko epea eman du erabakia hartzeko.

Euskal Elkargoak pairatuko du bi egoera horien arteko talka: 132 herritako hautagaiek elkargorako postua lortu dute; beste 28 herritakoek, ordea, oraindik ez. Horien artean, Jean Rene Etxegarai Baionako auzapeza eta elkargoko orain arteko lehendakaria. Philippek segurtatu du HELEP gisako egiturentzat ere lege proiektuak xehetasun gehiago emanen dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.