Ciudadanosek helegitea jarri dio polizia abusuen legeari

Espainiako Herriaren Defendatzailearengan jo du, Konstituzionalean lege horren kontra egin dezan

2019ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Auzitegi Konsituzionalean helegite bat jarri ahal izateko 50 diputatu behar direnez, Ciudadanos alderdiak Espainiako Herriaren Defendatzailearengana jo du, eskatzeko helegite bat jar dezala «berehala» Eusko Legebiltzarrean berriki onartu duten polizia abusuen biktimen legearen kontra. «Epaitzea eta epaitutakoa betearaztea epaileei eta auzitegiei dagokie —hori dio Konstituzioak—, eta ez EAJko eta Bilduko politikarien batzorde bati», esan du Ciudadanoseko eledun Edmundo Balek.

Ciudadanosek Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua kritikatu du, hari dagokiolako horrelako helegiteak jartzea, eta ez delako «ezertxo ere» egiten ari: «Horren ordez, legea tramitatzearen alde bozkatu du, Bildurekin eta EAJrekin batera».

Balek «babes eta elkartasun» osoa adierazi die Espainiako segurtasun indarrei: «Haien alboan egongo gara beti. Justiziaren alboan egongo gara beti. Rivera Espainiako Gobernuko presidente denean, ez da horrelakorik gertatuko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.