Eutanasiari bidea ireki dio Etika Batzordeak

2022ko irailaren 14a
00:00
Entzun
PARIS. Biziaren bukaerari buruzko iritzia eman du Frantziako Etika Batzordeak berriz, eta lehen aldiz aldatu du orain arte izandako jarrera. Izan ere, ondorioztatu du posible ikusten duela «hiltzeko laguntza aktiboa», eta, beraz, bidea ireki du legeari aldaketak egiteko. Halere, egin dituen gomendioetan, «baldintza oso zorrotzak» jartzeko premia azpimarratu du. Lege bat egitekotan, beharrezkotzat jo du eriak «autonomoki, libreki eta errepikatuz» erabaki ahal izatea hiltzeko laguntza aktiboa edukitzea. Bestalde, herritarren arteko eztabaida bat behar dela erran du batzordeak.

Iritzia atera bezain laster, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak hitzeman du kontsulta bat abiatuko duela, eta urrirako lege aldaketa posible bat egiteko epemuga jarri. Oraingoz, eutanasia debekatua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.