Udal eta foru hauteskundeak

Sanchez eta Iglesias Euskal Herrian izango dira gaur

PSOEko eta Unidas Podemoseko buruak Iruñera joango dira; Donostian ere egongo da Sanchez

2019ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Espainiako alderdi politiko nagusietako buruzagi ugari Hego Euskal Herrian izango dira gaur, udal eta foru hauteskundeen kanpainako ekitaldietan. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidente eta PSOEko idazkari nagusia, esaterako, Donostian egongo da gaur goizean, Ernesto Gasco Donostiako alkategaiaren eta Denis Itxaso Gipuzkoako ahaldungai nagusiaren hautagaitzak babesteko. Horiekin izango da Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia ere.

Arratsaldean, Iruñera joango da Sanchez; 17:00etan, Vinculo plazan egitekoak diren ekitaldi batean hartuko du parte, Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentegaiarekin eta Maite Esporrin Iruñeko alkategaiarekin.

Nafarroako hiriburuan izango dira Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusia eta Alberto Garzon Izquierda Unidako koordinatzailea ere. Ahal Dugu-k Takonera parkearen ondoko Basotxo kalean egingo du bilkura, 17:30ean, eta Iglesiasekin egongo dira Mikel Buil Nafarroako Parlamenturako zerrendaburua, Gaxan Sad Iruñeko alkategaia, Idoia Villanueva Europako Parlamenturako hautagaia eta Ione Belarra Espainiako Kongresuko diputatua. Garzonek, berriz, prentsaurreko batean hartuko du parte Marisa de Simon Txema Mauleoneta Olga Risueño hautagaiekin batera (11:30).

Atzo, Ines Arrimadas Ciudadanoseko diputatua egon zen Iruñean, Javier Esparza Navarra Sumako zerrendaburuari sostengua ematen. Dei egin zuen«konstituzioaren aldeko gobernu bat» osatzeko botoa ematera. Herenegun, Pablo Casado PPko presidenteak babestu zuen Esparza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.