Kontuak luzatzeko aukera zabalik utzi du Jaurlaritzak

2019ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
GASTEIZ. EAEko 2020ko aurrekontuak aurkezteko, Jaurlaritza eta Elkarrekin Podemos asteazkenean batzartuko dira. EH Bildurekin uztail hasieran elkartuko da gobernua, eta PPrekin ez du oraingoz hitzordurik jarri. Josu Erkoreka Jaurlaritzako eledunak zabalik utzi du kontuak luzatzeko aukera, baina hitzeman du «amaieraraino» saiatuko direla akordio bat lortzen. Maddalen Iriartek (EH Bildu) esan du ados jartzeko asmoz ariko direla, eta Lander Martinezek (Elkarrekin Podemos) uste du kontuetan jasotako erronkak «interesgarriak» direla. PP, aldiz, Jaurlaritzatik «inoiz baino urrunago» dago «EAJren keinu berekoiengatik», Amaia Fernandezen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.