Inbestidura saioak. Arabako Batzar Nagusiak

Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako buru

PSEk bi ordezkari izango ditu Mahaian, eta bana EH Bilduk eta PPk. Elkarrekin Podemos at geratu da

Pedro Elosegi, atzo, Arabako Batzar Nagusietako bilkuran. E.PORTILLO / FOKU.
2019ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Atzo eratu ziren Arabako Batzar Nagusiak, Mahaiko kideak aukeratuta. EAJren eta PSEren 27 batzarkideen babesari esker, Pedro Elosegi jeltzalea hautatu zuten berriro Batzar Nagusietako presidente. Elosegi bigarren aldiz jarraian izango da instituzio horretako buru. Lehen hitzaldian,«elkarrizketaren» alde egin zuen .

Mahaiko gainerako eserlekuei dagokienez, EAJk eta PSEk gehiengo osoa bermatu dute organo horretan ere. Izan ere, bi eserleku izango ditu PSEk eta bana EAJk, EH Bilduk eta PPk. Ordezkaririk gabe geratu zen, berriz, Elkarrekin Podemos. Josu Lopez Ubierna sozialista eta EH Bilduko Nerea Martinez izendatu zituzten lehen eta bigarren presidenteordeak, hurrenez hurren. Idazkaritzak, berriz, Eva Jimenezen (PSE) eta Marta Alañaren (PP) esku geratu ziren. Elkarrekin Podemosek eskatua zuen tokia Mahaian, baina Itxaso Roldanek bere taldearen botoak eta EH Bildurenak baino ez zituen lortu. Saioa amaitzean, Iñaki Oiartzabalek (PP) kazetariei jakinarazi zien akordioa zutela EAJ eta PSErekin Mahaiko postuak elkarren artean banatzeko. Elkarrekin Podemosek «arrabola» pasatzea eta aniztasuna ez errespetatzea egotzi zien hiru alderdiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.