Albistea entzun

PISAko emaitzen azterketa kritikoa eskatu dute eragileek

Halako txostenek «merkatuen interesei» erantzuten dietela adierazi dute ELA eta LAB sindikatuek.

Berria -

2016ko abenduak 8

DONOSTIA. PISA txostenak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erakutsitako datuekin kezkatuta agertu dira zenbait hezkuntza eragile —duela hiru urte baino emaitza txarragoak izan dituzte ikasleek zientzietan, matematikan zein irakurmenean—, eta azterketa kritikoa egiteko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. EHIGE guraso elkarteak galdegin du «autokonplazentzian» ez geratzea: «Hezkuntza sailburua emaitzekin harrituta agertu izanak kezkatzen gaitu, sailak aurretik egindako ebaluazio diagnostikoak halako seinaleak eman baitzituen». Murrizketen eta inbertsiorik ezaren eragina ere aipatu du. Antzera mintzatu dira ELA eta LAB sindikatuak, eta erantsi dute halako txostenek «merkatuaren interesei» erantzuten dietela; «bestelako ebaluazio sistema bat eraikitzearen» alde egin dute.

Ahal Dugu-k ere «analisi sakona» eskatu du. Gogoeta Hezkuntza Saileko taldera zabaltzea aipatu du PPk. «Txostena duela bi aste jakinarazi izan balute, Cristina Uriarte ez litzateke izango sailburu», esan du Borja Senper legebiltzarkideak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Maria Txibite lehendakaria eta Ramon Alzorriz PSNko bozeramailea, Nafarroako Parlamentuan. ©JESUS DIGES / EFE

Sindikatu Medikoaren hordagoari men egiteko prest azaldu da Txibite

Ion Orzaiz

Lehendakariak justifikatu du Osasunbideko sendagileei aukera ematea osasun pribatuan ere jardun daitezen: «Profesionalak erakartzeko bidea da». Erabakiaren aurka azaldu dira EH Bildu eta Ezkerra
Miren Basaras. / ©Aritz Loiola, Foku

«Komeni da zaurgarrienek maskara erabiltzen jarraitzea»

Edurne Begiristain

Osasun sistemaren gaineko presioa «apaldu» izanaren ondorio da garraio publikoan maskara janzteko derrigortasuna kendu izana, Miren Basaras EHUko Mikrobiologia irakasleak azpimarratu duenez.

'Aita Mari' ontziak Mediterraneoan aurkitutako migratzaileen ontzi baten erreskatea, artxiboko irudia. ©Itsas Salbamendu Humanitarioa

'Aita Mari' ontziari espediente bat ireki diote, ia milioi bat euroko isunekoa

Isabel Jaurena

Zigorra 2020ean Palermon (Sizilia, Italia) gertatu ziren ekintza batzuen baitakoa da.

Ikasbidea ikastola, Duran ©Irekia

Ikasbidea ikastetxeak hotzari aurre egiteko konponbide iraunkor bat eskatu du

Irati Urdalleta Lete

Azaldu dutenez, arazoak dituzte ikastetxeko galdararekin, baina Eusko Jaurlaritzatik esan diete ez dutela uda baino lehen konponduko. Salatu dute ikasgeletan hamahiru edo hamalau gradu izan dituztela.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...