Pili Zabalak plataforma independente bat sortu nahi du 'GAL auzia' ikertzeko

2020ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Pili Zabala GALen biktimak —Joxi anaia hil zioten—iragarri du plataforma independente baten sorrera sustatuko duela GAL auzia ikertzeko. «Orain da edo inoiz ez», idatzi du sare sozialetan, eta herritarrei eskatu die laguntzeko plataforma sortzen —esaterako, [email protected]-era idatz dezakete—. Pertsona batzuek GALekin izandako lotura erakusteko «informazio fidagarria» lortu nahi duela esan du. Ongi hartu du Unidas Podemosek Espainiako Kongresuan ikerketa batzordea sortzearen alde azaldutako jarrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.