ZUZENDARIARI

Olatu alai

Ainara Zapiain Agirre.
2022ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Ez naiz bertsozale amorratua, baina gustuko ditut bertso mundua eta haren inguruan sortzen den klima. Bertso saioetara joaten naizenetan oso ongi pasatzen dut, eta bertsolariak jenio batzuk direla pentsatzen dut aldiro. Lagun batek esan zidan azaroaren 5eko saioa Irunen izango zela, eta elkarrekin joan ginen. Irungo Ficoban bi mila eta bostehun eta piku euskaldun elkartu ginen Bertsolari Txapelketa Nagusiarekin gozatzeko asmoz; baita lortu ere, bai horixe!

Bertso saioa latza iruditu zitzaidan, zoragarri joan zen, hunkigarri, umoretsu. Eta bertso saioa baino lehen beste gauza bat gertatu zen Santiago zubi inguruan, azaroaren 5a borobilduko zuena, Ficoban sartu aurretik taberna eta terrazetan denbora egiten ari ginela. Hara iritsi berritan sentitu nuen: zerbait aldatua zen eta zerbaitek krak egin zidan barruan. Irungo geografia eremu hori euskalduna bilakatu zen ordu batzuetan, ehuneko ehunean ez dut uste baina hala ematen zuen, eta haize fresko eta sanoa nola, halaxe zebilen euskara airoso, barra-barra, nagusi, olatu alai. Uhin gozo eta indartsua sentitu nuen Irungo Santiago zubi inguruan, gustura oso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.