Etxerik gabekoak artatzeko plan bat aurkeztu dute

2020ko ekainaren 6a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BILBO. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Sailak eta arlo sozialeko zenbait elkartek Lehen Urratsa izeneko programa aurkeztu dute, etxerik gabeko pertsonei babesa eta laguntza emateko asmoz prestatua. Beatriz Artolazabal sailburuak esan duenez, COVID-19ak ondorio latzak ekarri ditu, baina «etxerik gabekoei laguntzeko aukera ere» zabaldu du egoera berriak.

Itxialdiak iraun duen bitartean, etxerik gabeko mila lagun inguru hartu behar izan dituzte hiru herrialdeetako hiriburuetan, haientzat atonduriko frontoi, kiroldegi eta bestelako azpiegituretan. Orain, itxialdia arintzen ari den honetan, azpiegitura horiek itxi egin dituzte, eta plan honekin lortu nahi dute pertsona horiei zerbitzua ematen jarraitzea, batez ere hiru arlotan: etxebizitza beharra asetzea, baliabide ekonomikoak eskuratzen laguntzea, eta gizarteratzea. Bi milioi euro bideratuko dituzte programa horretara, eta hogei bat elkarteko ehun langilek jardungo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.