-Kaleratzeak. Bulegoetatik 600 langile kendu nahi ditu Siemens Gamesak datozen bi urteetan. Egituran kostuak txikitzeko egin nahi du, ekoizpena ukitu gabe. Zamudioren, Sarrigurenen eta Madrilen artean 109 izango dira.
-Emaitzak. 2018ko urriaren 1etik 2019ko irailaren 30era arteko zerga urtean 140 milioi irabazi ditu, iaz halako bi.
-Salmentak. 10.230 milioi euroraino iritsi dira (+%12,1) salmentak. Onshore edo lurreko eolikoan, AEBak (%27) eta India (%20) dira merkatu nagusiak, eta offshore edo itsasokoan, berriz, Taiwan batu zaie Europa iparraldeko bezeroei.
-Eskariak. Inoizko eskari poltsarik handiena du: 25.507 milioi euro, urtebete lehenago baino %11,9 gehiago. Horietatik %47 dagozkio parke eolikoei lotutako zerbitzuei, %28 lurreko parke eolikoen salmentei, eta %25, berriz, itsasoko parkeei.
-Errentagarritasuna. Asko saldu arren, Siemens Gamesa kezkatuta dago negozioaren errentagarritasunarekin. Izan ere, lehia gogorraren ondorioz, 2016-2018 epean %20 inguru merkatu dira haize errotak. Azkenaldian prezioak egonkortu egin dira, eta lehiakide asko oso larri daudenez —lau soilik geratzea espero du—, errentagarritasuna oraingo emaitza operatiboen %5,5-7 izatetik %8-10era jauzi egitea espero du, 2022. urterako.