Torturatuen erreparazioa aztergai Iruñean

2023ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Iaz garai honetan egin bezala, hitzaldi sorta antolatua du Nafarroako Torturatuen Sareak azaroaren 17rako, Iruñeko Planetarioan. Iaz, nazioarteko esperientziak izan zituzten hizpide, eta, oraingo honetan, batik bat erreparazioan jarri nahi dute arreta. Hartara, Tortura, erreparaziorako urratsak izango da aurtengo leloa. Marilo Gorostiaga Sareko kideak azaldu duenez, «konferentzia irekia» izango da, eta parte hartzera dei egin diete interesa duten guztiei. Hiru hitzaldi izango dira. Lehenengoan, 16:30ean, Lorena Perez Osoriok Txileko esperientziaren berri emango du, eta harekin batera arituko da sareko Jorge Txokarro ere. 17:30ean, Peruko Juana Luisa Lloret de Fernandez psikologoak bere herrialdean gertatutakoaz hitz egingo du, eta, Olatz Barrenetxea psikologo klinikoarekin batera, biktimen arreta psikosoziala izango du aztergai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.