Greba orokorra: herrietan ere manifestazioak egin dituzte arratsaldean
Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak beren gutxieneko soldata propioa izatea, eta 1.500 eurokoa izatea eskatuz, greba orokorra egiten ari dira gaur. Goizeko manifestazioetan 105.000 lagun bildu dira.
- Gaur greba orokorra egitera deituta daude Hego Euskal Herriko langileak. ELAk eta LABek bultzatu dute protesta, eta haiei batu zaizkie ESK, Steilas, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuak ere. Ideia bakarra dago grebaren atzean, sindikalismoari erabat lotutakoa: Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak beren gutxieneko soldata propioa izatea, eta 1.500 eurokoa izatea. Manifestazio nagusiak 12:30ean hasita egin dituzte lau hiriburuetan.
- Beren deialdi propioa egin dute CGT, CNT, Solidari sindikatuek eta Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak. Gutxieneko soldata handiago batetik harago doazen aldarrikapenak egin dituzte, hala nola laneko prekaritatea, etxebizitza lortzeko ezintasuna, etxegabetzeak eta bazterketa soziala amaitzea.
- Goizean goiz errepideak moztu dituzte grebalariek hainbat tokitan, eta grafikoa eten edo geldotu dute hiriburuen sarreretan, industria guneetan eta zenbait enpresa handiren sarreretan, besteak beste.
- Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan 105.000 pertsona batu dira manifestazioetara. ELA eta LAB sindikatuen arabera, greba orokorra «jarraipen zabala» izaten ari da. Nabarmendu dute industriako enpresa batzuetan ekoizpena «geldirik» dagoela, eta ohi baino trafiko gutxiago dagoela Hego Euskal Herriko lurraldeetan. Zerbitzu publikoetan ere grebaren jarraipena zabala izaten ari dela jakinarazi dute.
- Garraio publikoan eta hezkuntzan ere agerikoa izaten ari da grebaren eragina.
- Manifestazioen aurretik, piketeak egin dituzte hiriburuetako erdialdeetan eta merkataritza gune nagusietan. Bilbon, adibidez, ateak itxiarazi dizkiete Primarki eta El Corte Inglesi.
- Eusko Jaurlaritzak esan du gutxieneko soldata propioaren alde dagoela, baina protestak modu baketsuan egiteko eskatu du: «Ez dugu uste bidea konfrontazioa denik, baizik eta elkarrizketa soziala».
- EH Bilduk erran du «bizitza eta lan baldintza duinak aldarrikatzen dituztenen ondoan» jarraituko duela, eta Madrilek ezin duela Euskal Herriko gutxieneko soldata zein den erabaki. «Hori Gasteizek eta Iruñeak erabaki behar dute». Baina, horretarako, eskatu du eskaerari bizkarrik ez diezaiotela eman.
- EAJk, berriz, salatu du greba orokorra «zarata ateratzeko» mekanismo bat bertzerik ez dela, eta EAEk eta Nafarroak ez dutela gutxieneko soldata igotzeko eskumenik.
EH Bildu: «Ezkerreko subiranismoa oso harro dago»
Abertzaleek ez daukate zalantzarik: «Euskal Herrian posible da burujabetzatik, bai instituzioetatik eta baita kaleetatik ere, gure errealitate sozioekonomikora egokitutako gutxieneko soldata propioa lortzea. EH Bilduk, gaurtik aurrera ere, hori lortzeko ekimena hartu eta bideak irekitzen jarraituko du». Ontzat jo dute greba orokorra, bertzeak bertze, bizitzaren garestitzeari aurre egiteko «konpromiso argia eta ozena» erakutsi dutelako.
Tafallako manifestazioa
Oihuz eta txaloz bete dituzte Nafarroa hegoaldeko hainbat herri ere. Horien artean, Tafalla.
Tafallan ere greba entzun da.
— LAB Nafarroa (@LABnafarroa) March 17, 2026
También retumba la huelga en Tafalla.#M17GrebaOrokorra #SMIpropio #Tafalla pic.twitter.com/fn14JKHtwq
Etxebizitzarako eskubidea eta oinarrizko soldata
Donostiako hainbat eragilek —Amara Berri Ehuntzen, Asanblada Transbollomarika, Atximurka, Parte Zaharreko Gazte Asanblada, Erraustu, Euskal Herrian Euskaraz, Gipuzkoako Trans Asanblada, Hondarpe, Ibaetako Euskara Taldea, Ikama Ibaeta, Jardun, Kinka, Saretxe eta EHGAM—, manifestazioa egin dute gaurko greba orokorraren harira, 18:00etan, Gros auzoko Katalunia plazatik abiatuta. Etxebizitza duina aldarrikatu dute kalean; izan ere, azaldu dute etxebizitza eskubidea estu lotuta dagoela oinarrizko soldataren auziarekin, euren ustetan biek eragiten dietelako bereziki gizarteko sektore prekarizatuenei.

Mural herrikoia Bergaran
Greba orokorraren aldeko mural herrikoia egin dute Bergaran.
MURAL HERRIKOIA!🎨
— Ernai Bergara (@ernai_bergara) March 17, 2026
Hemen erabaki!
Aberastasuna banatu!
GORA HERRIA!✊🏼#M17GrebaOrokorra#M17BergaraGrebara pic.twitter.com/vhRCFfYykH
Gazteria Gasteizen
Gainerako hirietan bezala, grebak ez du etenik izan arratsaldean. Gasteizen, gazte andana batu da Ernaik egindako deialdira.
Gaur arratsaldeko mobilizazioen irudiak. Ozen adirazi dugu gure bizi- eta lan-baldintzak Euskal Herrian erabakitzeko beharra.
— Ernai Gasteiz (@ErnaiGasteiz) March 17, 2026
Gaurko egunean zehar gazteok kaleak hartu eta lehen lerroan egon gara.
Hemen lan egin, Euskal Herrian erabaki! pic.twitter.com/W4uf9dm4tR
Lizarrako kaleak leporaino
Lizarran ere jende andana batu da gutxieneko soldataren zenbatekoa Euskal Herrian erabakitzearen eta hura 1.500 eurora igotzearen alde.
Kaleak beteta Lizarran baita
— LAB Nafarroa (@LABnafarroa) March 17, 2026
Calles también llenas en Estella.#M17GrebaOrokorra #SMIpropio #Lizarra pic.twitter.com/qHSkzJSNDU
85 manifestazio arratsaldean
Arratsaldeko manifestazioek eman diote amaiera gaurko greba orokorrari. Besteak beste, pentsiodunen, gazteen, migratzaileen eta etxeko langileen lan baldintzen alde bete dituzte kaleak, hala sindikatuek nola askotariko kolektiboek deituta. Milaka pertsonak parte hartu dute mobilizazioetan, nahiz eta eguerdikoak jendetsuagoak izan diren. Sindikatuek zehaztu dute arratsaldean 85 manifestazio egin dituztela denera Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.
Etxeko langileen manifestazioa, Bilbon
Gutxieneko soldata igotzeak egoerarik prekarioenean dauden taldeei ekarriko lieke onurarik handiena: besteak beste, emakumeei, migratzaileei, gazteei eta behin-behinean aritzen diren langileei. Bada, etxeko langileek manifestaziora deitu dute Bilbon, eta han izan da Gotzon Hermosilla BERRIAko kazetaria.
Laurehun bat lagun Basaurin
Arratsaldean bete dituzte kaleak Basaurin, eta laurehun lagun inguru batu dira.
📸 ARGAZKIAK | Greba orokorra dela eta manifestazioa egin dute arratsaldean Basaurin #Basauri #M17 #Greba #Grebaorokorra https://t.co/0M1rak9dx3
— Geuria (@geuriaeus) March 17, 2026
Manifestazioa Berriozarren
Berriozarren ere kalera atera dira arratsaldean, eta manifestazioa egin dute.
Berriozartarrak kalean ere.
— LAB Nafarroa (@LABnafarroa) March 17, 2026
Berriozar también sale a la calle. #M17GrebaOrokorra #SMIpropio #Berriozar pic.twitter.com/NnSqkRZZeC
Iruñeko manifestazioa
Jendetza bildu da Iruñeko arratsaldeko manifestazioan ere.
Gogotsu jarraitzen dugu: arratsaldeko mobilizazioa Iruñean. #M17GrebaOrokorra #HemenErabaki #SMIpropio #MejorarSalarios
— LAB Nafarroa (@LABnafarroa) March 17, 2026
Seguimos con fuerza: movilización de la tarde en Pamplona. pic.twitter.com/QYWhEofw9K
Ikama: «Euskal Herrian badaude aldaketa sozialerako baldintzak»
Ikama ikasle antolakundeak sareetan esan duenez, Euskal Herriko hiriburuetan «milaka» ikasle batu dira kalean «lan eta bizi baldintza duinen aldeko aldarria» egiteko. «Euskal Herrian badaude aldaketa sozialerako baldintzak, eta gaur oso argi geratu da hori».
Tubos Reunidos enpresako kaleratuei keinua, Laudion
Aiaraldea eskualdeko manifestazioa egin dute Laudion (Araba), gutxieneko soldata propioa eskatu ez ezik, Tubos Reunidos enpresako kaleratuei ere babesa adierazteko.

Amaierako ekitaldian dira Bilbon
Arriaga plazara ailegatu berri da Bilboko manifestazioa, eta jende andana bildu da aldarrien bueltan. Amaiera ekitaldian, gazteek, migratuek eta zaintza sektoreko langileek hartu dute hitza, eta denek egin dute erabakitzeko eskubideen alde.
Ehunka lagun bildu dira Azpeitian
Herriko greba batzordeak deituta, ehunka lagunek hartu dituzte Azpeitiko (Gipuzkoa) kaleak.
