Albistea entzun

Memoria historikoa

Montejurrako gertaerak berriro ekarri ditu gogora 40. urteurrenak

Astelehenean bete dira 40 urte Ricardo Garcia Pellejero eta Aniano Jimenez Santos hil zituztela. Lizarran hainbat ekitaldi antolatu dituzte gertaera horiek gogoratzeko.

Ezker-eskuin, aurpegia zirkulu batez, Augusto Cauchi eta Steffano dlla Chiaie, Internazional Faxistako buruzagia, Jurramendiko erasoetan. Argazkiaren eskuin-ertzean, 'gabardina zuriko gizona' deiturikoa, pistola ateratzeko unean. Gizon horrek, Espainiako
Ezker-eskuin, aurpegia zirkulu batez, Augusto Cauchi eta Steffano dlla Chiaie, Internazional Faxistako buruzagia, Jurramendiko erasoetan. Argazkiaren eskuin-ertzean, 'gabardina zuriko gizona' deiturikoa, pistola ateratzeko unean. Gizon horrek, Espainiako EFE

Jon Ordoñez Garmendia -

2016ko maiatzak 9 12:51

Karlistek urtero ospatzen zuten Montegurrako igoera, 1873. urtean Hirugarren Karlistadan liberalen aurka han lortu zuten garaipen handi bat gogoratzeko. 1976. urtean, ordea, ospatzeko ezer ere ez eta beste bataila bat topatu zuten Estellerriko mendi ezagun horren magalera hurbildu zirenak. Espainiako, Italiako eta Argentinako eskuin muturreko hainbat faxistek tiroka hartu zituzten Carlos Hugo Alderdi Karlistako jarraitzaileak, eta mugimendu karlistarenak egin zuen. Ricardo Garcia Pellejero eta Aniano Jimenez Santos hil zituzten, eta beste hainbat karlista zauritu zituzten. Karlistak bakarrik ez, Montejurrako maiatzeko gurutzeko igoeran frankismoaren kontrako protesta gune bilakatua zelako. Gertaera horiez geroztik, maiatzeko ospakizuna gainbeheran hasi zen, eta gaur egun gutxi batzuk baino ez dira urtero igotzen diren karlistak. Oraindik ere urtero gogoratzen dituzte Garcia Pellejero eta Jimenez Santos Montejurran. "Han goian jarri zuten metraileta 1976an ultraeskuindarrek", diote oraindik, eta harkaitzen atzean nola ezkutatzen ziren kontatzen dute atzo gertatu izan balitz bezala.

40 urte pasa dira, baina gertaera odoltsu horiek ez dituzte ahaztu oraindik Nafarroan. Geroa Baik gertaera horiek salatzeko adierazpen bat eraman du Nafarroako Parlamentura, eta Lizarran hainbat ekitaldi antolatu dituzte gertatutakoa oroitzeko. Ostiralean Montejurra 76. Claveles rojos para un adiós (Montejurra, krabelin gorriak agur baterako) dokumentala aurkeztu zuen Iratxe Perezek, eta Los Llanos aretoa bete egin zen estrainaldirako. "Trantsizioaren garai horretako biktimatzat aitortu nahi dituzte Ricardo [Garcia Pellejero] eta bere familia, eta gogoratu inork ez zuela krimen horiengatik ordaindu. Akordio lotsagarriak sinatu ziren, biktima deserosoak ziren", esan zuen Perezek aurkezpenean. Emanaldiaren inguruan omenaldi xume bat egin zioten Garcia Pellejerori. Larunbatean, berriz, Fraga Gobernazio Ministerioan. Terrorearen politika mahai ingurua antolatu zuen EKA Alderdi Karlistak.

Izan ere, 1976an, Carlos Arias Navarro Espainiako presidente zela, Manuel Fraga zen Gobernazio ministro eta Barne Aferetako lehendakariorde. "Kalera nirea da" esaldia ordukoa zuen PPren sortzaile izan zenak. Urte horretan martxoaren 3an lehenago Gasteizen hil zituzten sei langileen kasuan bezala, erantzukizun politikorik ez zitzaion eskatu, eta inor ez zuten epaitu Montejurrako hilketengatik. Gertaera haren ikerketa Ordena Publikoko Epaitegira eraman zen 1977an, baina ezin izan zuten Fraga akusatuen jarlekuan eseri. Venezuelan zegoen orduan Gobernazio ministroa, eta handik itzuli zenean "anaien arteko liskartzat" jo zuen Montejurrako sarraskia. Hilketa horiei, gainera, Amnistiaren Legea ezarri zitzaien 1977an, eta zigortutako bi lagunak errugabetu egin zituzten.

Urteurrena gogoratzeko Astelehenean eta ostegunean hitzaldi bat eta mahai inguru bat egingo dira Lizarran, EH Bilduk antolatuta. Ostegunean, Iñaki Martin Gasteizko lantegietako batzordeetako kidea, Josu Ibargutxi euskal preso ohia, Segoviako ihesean parte hartutakoa eta Frankismoko krimenen kontrako kereila aurkeztu duenetako bat, Patxi Urrutia Nafarroako langile mugimenduko ordezkaria eta Felix Prieto Lizarrako langile mugimenduko kidea mahai baten bueltan bilduko dira Montejurrako gertaerek trantsizioan izan zuten eragina aztertzeko. Kristina Berasain BERRIAko Mundua saileko arduradunak zuzenduko du mahai ingurua.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Baionako auzitegia okupatu dute Bakegileek

Baionako auzitegitik kanporatu dituzte Bakegileak

Oihana Teyseyre Koskarat - Ekhi Erremundegi Beloki

Desobedientzia ekintza egin dute Bakegileek, Baionako auzitegirako sarbidea oztopatuz. Jakes Esnal eta Ion Kepa Parot euskal presoak baldintzapean aske uzteko galdea aztertu dute Parisen, baina enegarren aldiz kontrako jarrera erakutsi du terrorismoaren kontrako fiskaltzak.

Haimar Altuna Sortuko kidea, Galder Barbado gaztea eta Ainize Gastaka Martinez abokatua, gaur, Sorturen Donostiako egoitzan. ©Maialen Andres / FOKU

Galder Barbadok salatu du Guardia Zibilak kolaborazio eskaerak egin dizkiola

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Azken aste eta hilabeteotan jazarpena jasan duela ohartarazi du Amurrioko gazteak. Sorturen arabera, «profil ezberdinetako» bertze lau lagunek gutienez ere jasan dute jazarpena: publikoki salatzeko deia egin diete.

Jaime Tapia espetxe-arloko aholkularia, Artolazabalekin eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxeetako zuzendariekin. ©IDOIA ZABALETA/FOKU

Euskal Herriko lehen amatasun unitatea aurkeztu dute Martuteneko espetxean

Jone Arruabarrena

Beatriz Artolazabalek gezurtatu egin du dimisioak egon izana. Adierazi du funtzionarioen lekualdatzeak direla-eta zazpi lanpostu hutsik daudela, baina horiek betetzeko lanetan dabiltzala.

Euskal presoen gradu inboluzioen aurka egindako protesta bat, joan den otsailean, Getxon. ©Monika del Valle / FOKU

Hirugarren graduan jarri dute Iñaki Bilbao Gaubeka euskal presoa

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Basauriko kartzelan dago gaur egun. Tratamendu batzordeak proposatu eta Eusko Jaurlaritzak onartu du gradu aldaketa. 1998tik dago preso, eta 25 urteko espetxe zigorra ezarri zioten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...