Euskal presoak

David Pla aske utziko dute, bere kontrako euroaginduari buruz erabaki bitartean

jarraia164797.jpg
2019ko apirilaren 4a
08:04
Entzun

Otsailean bost urteko zigorra ezarri zion Parisko Epaitegi Korrekzionalak David Plari, eta apirila amaitu baino lehen Osnyko espetxea utziko duela jakinarazi du haren abokatuak. Zigorra beteta izango luke, baina haren kontra Espainiak indarrean jarritako 2011ko euroaginduaz erabaki behar dute orain. Bitarte horretan aske utziko dutela, eta kontrol judizialpean Hendaiako bere etxera bueltatu daitekeela jakinarazi diote.

Plak datorren asteazkenean aurkeztu beharko du Parisko epaitegian, bere abokatuarekin batera. Espainiaren euroagindua zein egunetan aztertuko duen jakinaraziko dio epaitegiak asteazkenean.

Iratxe Sorzabalekin batera epaitu zuten Pla Parisko Epaitegi Korrekzionalean, ETArekin lotutako azken epaiketan. Biak Baigorrin (Nafarroa Beherea) atxilotu zituzten 2015eko irailean, ETA armagabetzea gauzatzeko ahaleginetan ari zela. Hain zuzen, Plak eta Sorzabalek epaitegiaren aurrean argudiatu zuten gatazkaren konponbidearen alde ari zirela atxilotu zituztenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.