bihar berria-n

Anaiz Funosas: "Macronen hitzen araberako ekintzak edo keinuak behar ditugu orain"

Anaiz Funosas Bake Bideko presidente eta Ipar Euskal Herriko ordezkaritzako kidearen elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Aurrerapena da hau.

Anaiz Funosas, asteazkenean, Hazparnen, BERRIAko elkarrizketan. BOB EDME
enekoitz esnaola
2019ko ekainaren 7a
09:47
Entzun

Hemen, aurrerapen gisa, Anaiz Funosasen esan batzuk:

- "Fiskaltza antiterrorista dugu egun oztoporik handiena. Konponbidea zapuztu nahian ari da, eta jendartea iraganari lotu nahian. Gatazkaren apustua egiten du. Fiskaltzan eragin egin behar da, erranik ezin dituela oztopatu erabakiak eta kontzientzia hartzeak".

- "Eskaera nagusia legedi arrunta ezartzea da, baina ezin gara hor gelditu. Helburua litzateke iraganean gertatutakoa aztertzea —gatazka armatua, bi estatuen neurriak…–, ondorio guztiei aterabide onenak ematea, eta sufrimendu eta biktima guztiak aitortzea eta erreparatzea. Sakoneko ariketa bat egitea planteatzen dugu, jokoan dagoelako geroa, ez daitezen arazoak sor belaunaldi batera".

- "Macronen hitzak sorpresaz hartu genituen, are gehiago atxiloketa haren biharamuna izanik. Gure sorpresa handiena izan da Frantziako presidenteak bake prozesu ikuspegi eta terminologi baten barruan kokatu izana bere interbentzioa. Baina Macronen hitz horien araberako ekintzak edo keinuak behar ditugu orain".

Bake prozesua bultzatzeko asmoz, Miarritzen (Lapurdi) solasaldiak izango dira gaur, eta bihar, giza kate bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.