EUSKAL PRESOAK

Presoen "korapiloa askatzeko garaia" dela nabarmendu dute Bilbon

3.000 lagunek baino gehiagok manifestazioa egin dute, Sare Herritarrak eta Bilboko Konpartsek deituta.

Presoen eskubideen aldeko manifestazioaren burua. ARITZ LOIOLA / FOKU
jon olano
2019ko abuztuaren 23a
19:32
Entzun

Euskal presoen auzia konpondu eta "korapilo oro" aska dadila eskatzeko, manifestazioa egin dute gaur eguerdian Bilbon. Sare plataformak eta Bilboko Konpartsek deitu zuten martxara, eta jendetza batu da abiapuntuan, Moiua plazan, "bakearen, elkarbizitzaren eta konponbidearen alde aurrerapausoak emateko".

Sarek azpimarratu du "sufrimendurik gabeko etorkizun baten alde" lan egiteko konpromisoa duela: "Herri gisa aurrera egin, elkarbizitzan sakondu eta presoen auziari aterabidea emateko herritarron aktibazioa eta konpromisoa ezinbestekoa dela adierazi nahi dugu gaur".

Plataformak uste du herritar orok izan behar duela "konponbidearen parte aktibo, urteetan sortutako eta egun oraindik sortzen den minaren eta indarkeriaren ondorioei soluzio bateratu eta justua eman ahal izateko".

Hori horrela, konponbide "justu eta duin" baten eraikuntzak "enpatia ariketa handia" egitea eskatzen duela nabarmendu du: "Batetik, minak sortutako gorroto eta mendeku sentimenduak, sufrimendu guztien aitorpenagatik eta elkar ulertzeko nahigatik ordezkatuak izan daitezen eskatzen du. Eta, bestetik, irekita dirauten zauriak ixteko prozesuan, batzuei zein besteei sufrimendu atxiki bat sor dezaketen jarrerak ekiditea eta elkarren arteko oreka topatzea eskatzen digu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.